Lekunberrin Txalapartaren I. Topaketa ospatuko da martxoaren 29an

Martxoaren 29an, Lekunberrik txalapartari eskainitako jardunaldi berezia hartuko du, Txalaparta Topaketa ospatuz. Ekitaldiak txalapartaren inguruko zaleak eta taldeak bilduko ditu, euskal kulturaren adierazpen berezi honen bueltan.

Jardunaldia 11:00etan Larraungo Udaletxean hasiko da, parte-hartzaileen elkargune gisa. Ondoren, Ondare Kultur Taldearen eskutik Uitzi inguruko iturburura bisita egingo da, eta jarraian, txalaparta finkora ibilaldia antolatuko da.

12:00etan, “Odoletan daramat” izeneko emanaldia izango da, eta bertan hainbat txalapartarik parte hartuko dute, besteak beste Donostia, Lasarte, Lodosa, Gasteiz eta Baigorriko ordezkariekin.

Egitaraua 13:00etan amaituko da bazkariarekin eta txalaparta librearekin, parte hartu nahi duten guztientzat irekia.

Topaketa Talka Txalaparta taldeak antolatu du, Lekunberriko eta Larraungo udalen, Ondare kultur elkartearen eta Txalapartarien Elkartearen laguntzarekin, eta helburua txalapartaren zabalkundea eta gozamen kolektiboa sustatzea da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email