Artzanegitik sagardotegiraino doan bidea konpontzeko obrak egingo ditugu

Hurrengo asteetan, Artzanegiko bidexka guztiz konponduko dugu, Bidegorritik Karabanen aparkalekuraino, eta zubi bat eraikiko dugu gune horretatik Sagardotegi aurrera gurutzatzeko eta handik Beigorrira.

Lekunberriko Udala hainbat proiektu lantzen ari da mugikortasun eta turismo jasangarria sustatuz, aktibitate osasungarriak bultzatuz, eta bizikletaren aldeko apustu handia eginez. Lekunberriko herritarrentzat eta kanpotik etortzen direnentzat azpiegitura erabilgarriak izango dira paseoak egiteko, lehen baino seguruagoak eta atseginagoak. Gure herri Helmuga Zikloturista bihurtzea da asmoa, eta horretarako behar diren zerbitzuak eta azpiegiturak prestatzea.

Lehen fasean Bidegorria eta Plazaolako Naturbidea lotu ditugu, zubi bat eraikiz Iturriburu kaletik Larraungo udaletxera. Eta bigarren fase honetan, beste konexio bat egingo dugu Bidegorriaren eta Beigorri parkearen artean. Oraingoan, Artzanegiko bidexka guztiz konponduko dugu Karabanen aparkalekuraino, eta zubi bat eraikiko dugu gune horretatik Sagardotegi aurrera gurutzatzeko eta handik Beigorrira.

Obren kostua 300.000 euro ingurukoa izango da, eta Nafarroako Turismo sailetik 270.000 euroko dirulaguntza lortu dugu. Lanak berehala hasiko dira, eta apiril bukaera bitarte iraungo dute. Tarte horretan, Artzanegiko bidexka itxita egongo da, eta eragozpen batzuk sortuko dira lanak egingo diren inguru guztian.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email