Udal honek herritarren eskura jartzen du formulario hau, udalerrian antzemandako intzidentziak jakinarazi eta konpontzeko helburuarekin. Zure laguntzari esker, gure kaleak, parkeak eta espazio publikoak egoera onean mantendu nahi ditugu.
Formulario honen bidez honako mota hauetako intzidentziak jakinarazi ditzakezu, besteak beste: Argiztapen arazoak, garbiketa eta hondakinak, udal altzarien egoera, espaloien edo galtzaden kalteak, seinaleztapen arazoak, parke eta lorategietako mantentze-lanak…
Mesedez, formulario hau erabil ezazu benetako intzidentziak jakinarazteko. Udal zerbitzuen lana errazteko, komeni da erabilera arduratsua egitea.