2019ko udan sortu genuen LEKULANBERRI, udaleko enplegu-poltsa, enplegu-eskatzaileen eta enpresa kontratatzaileen arteko topagune bat sortzeko asmoz. Ordutik, 130 pertsonak baino gehiagok eman dute izena lan-poltsan, eta 50 baino gehiago izan dira Lekunberriko eta eskualdeko hainbat enpresa eta erakundetarako kudeatutako lan-eskaintzak.
Abian jarri zenetik 3 urte betetzear gaudela, udal-ekimen honen balorazio positiboa egiten dugu, eta herritarrek eta enpresak tresna hau erabiltzera animatzen ditugu, lanpostu hutsak betetzeko profil egokienak bilatzeko.