2022ko Aurrekontuetarako, Udalak gutxienez bi diru laguntza jasoko ditu, Geroa Baiko talde parlamentarioak Nafarroako Aurrekontu Orokorretara aurkeztuak.
Lehenengoa, La Vega pasealekuko argiztapenaren inbertsioaren zati bat finantzatzeko, eta bigarrena, “Lekunberri On” plan Estrategikoaren laguntza teknikoa finantzatzeko.
Biak batuz 137.500 €-ko zenbatekora heltzen gara, eta honi, 2020an (100.000 €) eta 2021ean (150.000 €) lortutako diru-laguntzak gehitu behar zaizkio. Finantziazio-bide gehiago aztertzen eta Lekunberrirentzat baliabide onenak lortzeko lanean jarraituko dugu.