Osasun Publikoak jakinarazi duenez, uraren analisiak etengabe kontrolatu ondoren, momentu hauetan uraren kontsumoa egokia da kolektibo guztientzat.
Oraindik martxan daude ponpa konpontzeko edo ordezkatzeko lanak, baina talde teknikoak egindako lanei esker, ur-emariak eta ur-hornidura egonkortu dira, ponpa osagarri horren beharrik gabe EUTEtik pasatuz (aurreko egoera).
Datozen egunetan ponparen egoeraren eta ordezkapenaren/konponketaren berri emango dugu. Osasun Publikoak eta lantalde teknikoak ezarritako kontrol-neurriekin jarraituko da, harik eta behin betiko konponbidea eta datozen aste eta hilabeteetarako planifikatutako obrak inplementatu arte.