Udala Lekunberriko zebra-bideak margotu eta frontoiko aparkalekua ordenatzen ari da

Egun hauetan, herriko zirkulazioa arautzen duten lurreko seinale eta aparkalekuak margotu dira herrian. Laburrean, hauek izan dira egindako lanak: frontoiko aparkalekua eta inguruan daudenak margotu eta ordenatu egin dira mugikortasun prozesuan adostu bezala, eta hainbat zebra-bide berri margotu dira, eta lehendik margotua zegoen seinalizazioa errepasatu egin da.
Lan horiekin batean, hurrengo asteetan beste neurri batzuk hartuko dugu, hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez: Aralar kaleko zebra-bideak gehiago argiztatuko ditugu eta abiadura murrizteko seinaleak jarriko ditugu. Udalarentzat funtsezkoa da bide seguruagoak egitea, eta horregatik, etorkizunean pauso gehiago emango ditugu, espazio publikoak pertsona guztien beharretara egokitzeko, ikuspegi inklusibo, anitz eta jasangarri batetik landuz.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email