Udako ludoteka eta kirol udalekuetarako izen emateak irekiko dira maiatzaren 22an

Lekunberriko eta bailarako haurrentzat aisialdi aukera paregabea prestatu dute aurten ere udarako. 3 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako ludoteka eta kirol udalekuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, goizez eta euskaraz.

Ludoteka Ibarberri ikastetxean egingo da 3-12 urtekoentzat (HH1 – LH6), 08:00etatik 13:00etara.
Kirol udalekuak berriz, Plazaola kiroldegian, 6-14 urtekoentzat (LH1 – DBH2), 10:00etatik 13:30era izango dira.

Jarduerak ekainaren 23tik abuztuaren 29ra egingo dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email