Hautagaiak:
- Jose Manuel Zabaleta
31 urtez herriaren funtzionamendu egokiaren alde lan egiten pasa ondoren aurten erretiratu delako.
- Txistularis de Lekunberri
Herriko kultur ekitaldi guztietan eskuzabaltasunez egindako lanagatik. Gure kaleak alaitzeko eta gure inguruko musika ondarea mantentzeko egindako guztiagatik.
- Manoli Olaetxea
Herriko festa eta saltsa guztietan giroa, alaitasuna eta bere irrintziak eskaintzen dituelako.
- Lekunberriko eskolako irakasle eta orientatzaileak, erretiratuak
Belaunaldiz belaunaldi bizilagunen hezkuntzan egindako lanagatik.
- Lekunberri K.E-ko eskubaloi taldea
Adin desberdinetakoak izanda ere, taldea egiteko gai direla erakusteagatik.
- Inma Etxarri
25 urtez Lekunberriko kultur jardueren arima izateagatik, ekimen ugari gauzatzeagatik eta gure ondarea berreskuratzen eta balioesten laguntzeagatik.
Irailak 26: Bozketa presentziala egun osoan zehar Mitxausenean
Irailak 24-29: Online bozketa Hemen eman dezakezu botoa.
Hemen eman dezakezu botoa. https://erabaki.lekunberri.eus/polls
Bideotutoriala. https://labur.eus/dnSXg