Trafiko seinaleak margotuko direla eta, plaza ingurua eta Udaletxe parea itxita egongo dira abuztuaren 26an

Aurreko urtean egindako prozesu parte-hartzailean atera ziren ondorioak gauzatzeko helburuz, bihar goizean, abuztuak 26, Plaza inguruan eta Udaletxe parean trafiko seinaleak margotuko dira, eta goizean zehar zirkulazioa moztuta egongo da Artxueta harategitik aurrera. Plazako karga eta deskarga lanak egiteko espazioak jarriko dira, eta Alde Zaharreko obren eraginak pairatzen ari diren bizilagunek Peña Platako bidetik izango dute sartu-irteera. 

Oinezkoek, ibilgailuek, bizikletek… elkarrekin bizi behar dugu herrian, eta funtsezkoa da espazio publiko seguru bultzatzea, pertsona guztien beharretara egokituz; badakigu mozketa horiek eragozpenak sor ditzaketela, eta eskerrak eman nahi ditugu herritarren jarreragatik. 

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email