TAGESAk lan eskaintza argitaratu du garbitzaileak kontratatzeko, Lekunberrin kokatutako enpresetan garbiketa lanak egiteko.
Aurretik garbitzaile gisa lan egin izana baloratuko da, baita erantzukizuna eta adierazitako ordutegian lan egiteko prestutasuna ere. Lanaldia astelehenetik ostiralera izango da, 06:00etatik 11:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Eskaintzan bi lanpostu aurreikusten dira: bata iraupen luzeko baja bat betetzeko, eta bestea oporren ordezkapenerako.
Interesa duten pertsonek 676 39 73 54 edo 608 85 93 73 telefonoetara deitu dezakete, edo curriculuma sansebastian@tagesa.com helbidera bidali.
