LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN SUKALDARIA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:
Lanbide maila: Sukaldaria eta garbiketa lanak
Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentrua.
Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara izanen da.
Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.
Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.
Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.
Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
- Egunero erosketak egitea.
- Errezeta guztiak prestatzea, betiere, menuaren eta ezarritako kantitate, produktu eta materialen arabera
- Sukaldeko materialak eta lokalak zaintzea.
- Jakien kalitatea eta erabiltzaileen asebetetzea zaintzea.
- Zentroko garbiketa egitea: sukalde, komunak, gelak, bulegoak…
Ezinbestekoak:
- Sukaldari gisa esperientzia duela frogatzea.
- Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
- Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
- Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.
- Elikagaien maneiatzaile karneta.
Baloratuko da:
- Gutxieneko ikasketak: Eskola-graduatua edo derrigorrezko bigarren hezkuntza.
- Sukaldaritzako erdi-mailako titulua.
- Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
- Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.
Aurkezteko epea: 2021ko ekainaren 30a arte. Elkarrizketa pertsonalak uztailaren 5-9ra bitartean egingo dira.
Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
- E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
- Telefonoa: 948.980437 / 616397044 Silvia