Sormen tailerrak Lekunberrin 5 urtetik gorako haurrentzat

Lekunberriko Udalak eta Larraun-Lekunberriko Kultura sailak sormen tailerrak antolatu dituzte iraileko lehen astean, 5 urtetik gorako haurrentzat.

Tailerrak irailaren 7tik 11ra egingo dira, 17:00etatik 18:30era, Udaletxeko Txikiparken. Parte-hartzaileek eskulanak eta sormenarekin lotutako jarduerak egiteko aukera izango dute.

Izen-ematea hasiera egunean bertan egingo da, 16:30ean, eta ikastaroaren prezioa 10 eurokoa izango da. Informazio gehiago jasotzeko, 621 15 04 55 telefonora deitu daiteke.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email