Aste honetan Etxe Animaliak edukitzea arautzen duen Udal Ordenantzaren inguruko prozesu partehartzailea jarri da martxan.
Prozesuak bi fase izango ditu:
- Bilera telematikoa: 2020/11/03, 19:00etan Google Meet bidez
- Ekarpenen 2. aldia: 2020/11/04 – 2020/11/08. Udaletxean idatziz aurkeztu ahal izango da, edo telematikoki, bulegoak@lekunberri.eus helbidean.
COVID-19ak dakartzan arazoak direla eta modu telematikoan egingo da Google Meet plataforma erabiliz, hemen duzu esteka: https://meet.google.com/bgf-zuqc-cci
