2021eko urrian, Udalak diru-laguntza bat eskatu zion RFEFi (Espainiako Futbol Federazioa), Plazaolako Kirol Guneko futbol-zelaiko belarra berritzeko obren finantziazioa osatzeko. 2022ko martxoaren amaieran, FNFren (Nafarroako Futbol Federazioa) jakinarazpena jaso genuen, diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteke dagoela, baina datozen asteetan jakingo dugula. Diru-laguntzaren onuradun izateko baldintzetako bat FNFrekin hitzarmen bat sinatzea da. Hitzarmena apirileko Osoko Bilkuran bozkatu eta aho batez onartu zen.
Beraz, berri onak dira, izan ere, kirol-instalazioak berritzeaz gain, finantza-optimizazioarekin egingo da. Gogorarazi nahi dugu, diru-laguntza hau, proiektua burutzeak kostatu zituen 170.000 euro inguruko zenbatekotik 90.000 euroko baliokoa izan zen 2021eko parlamentu-zuzenketa bidezko diru-laguntzari gehitzen zaiola.