Hurrengo asteetan kiroldegi ingurua obretan egongo da. Azkeneko urteetan pitzadurak eta ur filtrazioak antzeman dira kiroldegiko teilatuan, honek arazoak sortu izan ditu kirol jarduerak ezberdinak garatzeko garaian. Arazoari erantzuteko Lekunberri eta Larraungo Udalek Nafarroako aurrekontuetatik diru laguntza bat lortu dute teilatu guztia konpontzeko.
Obrak abuztu erdialdean bukatuko dira, eta obrak gauzatzea 217.000€ inguruko aurrekontua izango dute.