LekunberriON Lekunberrirako prestakuntza eta enplegu planaren barruan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (SNE-NL) eta Mekatarrek Orga (20 ordu), Plataforma (15 ordu) eta Garabi Zubi (20 ordu) formakuntza antolatu dute apirilaren lehen hamabostaldirako, Mekatarrek Lekunberriko industrialdean dituen instalazioetan.
Formakuntza hori Mekatarren lan egiten duten pertsonei, Lekunberriko beste enpresa batzuetan lan egiten dutenei eta udalerriko langabetuei irekita egongo da.
Langabezian bazaude eta parte hartu nahi baduzu, martxoaren 10era arte eman dezakezu izena lekunberrion@gmail.com helbidera idatziz.