“Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako” ikastaroa Lekunberrin emango da.
Enplegu-eskatzaileei zuzenduta dago, arreta berezia jarriz emakumeen eten digitala minimizatzeko eta Nafarroan emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko helburuari.
NextGenerationEU Europako funtsekin finantzatutako ikastaroa guztiz doakoa da eta Foru Komunitateko lurralde osoan ematen ari dira.
Programa oso bat barne hartzen du, arlo honetan modu erabat praktiko eta errazean hasteko. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta), aurrez aurrekoa (COVID neurrien protokoloa betez eta bermatuz).
Data: ekainaren 27tik uztailaren 8ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9: 15-13: 15
Lekua: Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxea
Izen-emateak helbide honetan egin daitezke: https://formacion.navarra.es. Ikastaroaren kodea 580NS da.