Gaur hasiko ditugu Bartolo tunelaren bide alternatiboa hobetzeko lanak. Helburua, tarte hau, bidearen erabiltzeaile guztientzat erosoagoa egitea da.
Denera, 61.027,91€-ko kostua izango dute obrek, eta, %100ean Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak udalaren eskaerari erantzunez emandako diru-laguntza bati esker finantzatuko dira.
Obra honen bidez, tunela desbideratzeko egungo tartea hobetu nahi da, gaur egungoa baino desnibel txikiagoa duen eta, beraz, bidearen erabiltzaile guztientzat erosoagoa den beste bide batekin.