“Navarra, Historias de la historia III”” ikastaroa iritsiko da Lekunberrira Aitor Pescadorren eskutik

Urriaren 17an hasiko da Lekunberrin “Navarra, Historias de la historia” ikastaroaren hirugarren, Aitor Pescador Medranok emana. Aurreko edizioetan izan zuen arrakastaren ondoren, berriro ere gure iraganeko pasarte zirraragarriak ezagutzeko aukera emango du.

Ikastaroa gaztelaniaz izango da, eta Lekunberriko Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da. 12 saioko iraupena izango du, 2025eko urritik 2026ko otsailera, eta saioak ostiraletan izango dira, 19:30ean.

Izena eman beharko da irailaren 30aren aurretik, helbide elektroniko honetara idatzita: kultura@lekunberri.eus edo telefono honetara deituta: 621 15 04 55. Prezioa 20 eurokoa da eta plazak mugatuak dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email