Ohiko azken Osoko Bilkuran Nafarroako beste 13 udalerrirekin batera Nafarroako “Toda Energia” proiektu aitzindarian parte hartzea onartu genuen. Nafarroako Merkataritza Ganberak bultzatu zuen proiektu hori, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan, eta nahi duten bizilagun, saltoki, ostalari eta abarrek honako onura hauek jaso ahal izango dituzte:
– Argiaren faktura %25 eta %40 artean murriztea.
– Herritarren eta saltokien inbertsiorik gabe.
– Energia berdea.
Hauek dira funtsezko puntuak:
– Inbertsioa Energia Erkidegoaren kontu, Europako funtsekin ( % 60) eta udalaren funts propioekin (% 40)
– Udal-teilatuetan eguzki-plakak jartzea.
– Subiranotasun energetikoa.
– CO2 isuriak murriztea
– Aholkularitza eta kudeaketa administratiboa, teknikoa eta juridikoa, Nafarroako “Toda Energia”-ren kontura.
Interes handiko proiektua da, onura eta abantaila argiak dituena pertsona guztientzat, iraunkortasun ekonomiko, sozial, ingurumen eta, nola ez, energetikoaren arloan. Eta ez gutxiago, segurtasun juridikoa eta aurrezki ekonomikoa guztientzat, inbertsiorik egin beharrik gabe.
Datozen egunetan, jendeari irekitako informazio-saioen berri emango dugu, proiektua eta energia-komunitate horien funtzionamendua zehatzago ezagutzeko, eta horiei buruzko edozein zalantza argitzeko.