Nafarroako Foru Erkidegoa Torneoa emakumezkoen pilotaren erreferente nagusi bihurtu da, eta horren berri ematen du laugarren edizio honetan 141 emakumek parte hartuko dutela bertan. Erabat irekia den lehiaketa honetan, emakume guzti horiek euren ezaugarrietara egokitutako erreferentziazko txapelketa batean kirol honekiko grina garatzeko plaza bat aurkitu dute. Hala, esku pilotari dagokionean, lau mailatako txapelketak egongo dira, bat pilota goxoarekin eta hiru mistoarekin; gazteak, promesak eta eliteak. Viana, Mendavia, Orkoien, Antsoain, Ultzama, Burlata, Lekunberri eta Iruñea izango dira gaur arratsaldean Kirolaren etxean aurkeztu duten abentura eder honen geltokiak. Ikasturte honetan, esku-huskako eta paletako finalak Nafarroako pilotaren bihotza den Labrit pilotalekuanjokatuuko dira. Final biak zuzenean emango ditu Navarra Television-ek. Eskuzko lehiaketa larunbat honetan, maiatzak 4, hasiko da eta finala ekainaren 2rako dago iragarria. Paletako txapelketak ekainaren 8an hartuko dio erreleboa eta finala ekainaren 23an jokatuko da.
Txapelketa irekia eskaintzea, pilotari bakoitzak bere egoerara ondoen egokitzen den modalitatea aukeratzeko aukerekin, berriz ere funtsezkoa izan da parte-hartzaileen gorakadan, baina, kopuruaz harago, parte-hartzaileen maila ere nabarmendu behar da, emakumezko pilotaririk garrantzitsuenek hartuko baitute parte, bai eskuan, bai paletan. “Egitasmo hau abian jartzeak bi helburu nagusi izan ditu: emakumeen artean pilota sustatzea; hurbildu daitezela eta bertako kirol bat edezatela; eta, bestetik, emakumeen artean pilotan aritzea lortzen ari den garapena eta indarra ikusaraztea eta gizarteratzea herritarren artean. Foru erkidegoko txapelketa honen sorrerarekin, eskuz eta palaz aritu nahi duten emakumeen errekonozimendua eta balioan jartzea bultzatzen ari gara, maila goreneko lehiaketa bat antolatuz”, azaldu du Rebeca Esnaola, Kirol eta Kultura kontseilariak.
Esku-huskari dagokionez, Olatz Arrizabalaga, Nora Mendizabal, Paula Gorostiaga, Goiuri Zabaleta eta Amaia Alday –egungo buruz buruko txapeldunaren– presentzia ziurtatuta dago, hau da, elite mailako kartelik onena izango du aurtengo NFKT-k. Pala modalitatean ere lehen mailako pilotariak izango ditugu, besteak beste, Irati Igoa, Amaia Espinal, Paula Gorostiaga, Haizea Salanueva eta Juncal Quevedo, ez baitute hain txapelketa entzutetsua jokatzeko aukera pasatzen utzi nahi izan.
Gaurko aurkezpenean Laia Salsamendi bertan izan da, antolakuntzak Nafarroako Foru Erkidegoko Txapelketako Enbaxadore izendatu baitu. Izabako pilotari gazteak berriz ere ebakuntza bat izan du belaunean. Kirolaren etxean egon dira baita ere Javier Conde, Nafarroako Euskal Pilotako Federazioko presidentea, NAPIKEko Xabier Martinez Alava eta txapelketako jardunaldiak jasoko dituzten udalerrietako ordezkariak izan dira NFKT-ri babesa eskaintzen.