Nafarroako aurrekontu orokorretan Lekunberrirako egindako bi zuzenketa sartzen dira

Duela egun batzuk Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartu ziren, parlamentuko alderdiek aurkeztutako zuzenketetako batzuk jasotzen zituztenak. Horien artean Geroa Baik Lekunberrirako egindako bi zuzenketa daude, 137.500 eurokoak, La Vega pasealeku osoko argiztapenaren zati bat finantzatzeko eta Lekunberri On plan estrategikoaren laguntza teknikoa industrialdea, formakuntza eta enplegua bultzatzeko. 2022rako parlamentu-zuzenketa horiekin, guztira 387.500€ lortu dira azken hiru ekitaldietan, eta finantzaketa-bide berri bat dira lehen genuenaren aldean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email