Mendialdea Mankomunitateak hainbat aldaketa eta hobekuntza egingo ditu Lekunberrin hondakin bilketaren zerbitzua indartzeko eta herriko puntu ezberdinetan antzemandako beharrei erantzuteko. Neurriak 2025eko abenduaren 17, 18 eta 19an gauzatuko dira eta udalerriko bilketa sarea hobetzea dute helburu.
Dokumentuan jasotakoaren arabera, honako aldaketak egingo dira:
Bilketa zerbitzua indartu egingo da, herriko hainbat gunetan bilketa maiztasuna eta zerbitzua bera handituz, edukiontzien erabilera hobetzeko eta pilaketak saihesteko.
Birziklatzeko etxola Aralar kaleko 6. zenbakira lekualdatuko da.
EdukiontziK berrantolatu egingo dira, Aralar kaleko 4. zenbakian zegoen puntua Aralar 2ra eramango da, eta gainera puntu berri bat sortuko da Iturburu kalean (1. Planoa).
Tanatorio ondoko parkingean dagoen egungo puntua kenduko da eta haren ordez 3 puntu berri ezarriko dira gune berean. Halaber, Sasita kaleko edukiontzien puntua berriro kokatuko da (2. Planoa).
Mankomunitateak gogorarazi du indarrean dagoen araudiak debekatuta duela hondakinak edukiontzietatik kanpo uztea, eta herritarren lankidetza eskatu du zerbitzuaren hobekuntza hauen arrakasta bermatzeko.
Aldaketak zehaztasunez ikus daitezke dokumentuarekin batera doazen planoetan: