Mailoperako eta Aralar irratirako kazetari baten bila dabiltza.
Profila:
- Kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo Komunikazioan lizentziatua
- Lan jarduna euskaraz gauzatzeko gaitasuna
- 2 urteko esperientzia gomendagarria antzeko lanpostuetan
Eskaintza:
- Kontratu mugagabea eta berehalako inkorporazioa
- 6 orduko lanaldia
- Ordutegi malgua
- Telelanerako aukera
- Garatzeko eta formatzeko aukera
- Lekunberrin lantokia behar den material guztiaz
- Urteko soldata gordina: 21.314,05€ (1526,25×14 paga)
Funtzio nagusiak:
- Mailoperen ikus-entzunezko eta papereko edukien estrategia eta ildo editoriala zehaztea
- Edukien estrategia eta ildo editoriala jarraitu
- Eskualdeko gaiekin eguneratuta egon
- Eskualdeko sarearekin informazio fluxuak identifikatu eta epe luzerako harremana uztartu eta mantendu
- Eskualdeari lotutako urteko ekintzak identifikatu eta planifikatu
- Eskualdeari lotutako komunitatearen parte hartzea bultzatu euskarri eta formatu ezberdinetan
- Informazio iturriak aztertu eta egiaztatu, iturri fidagarriak erabiltzen saiatuz
- Webgunea egunero elikatu, albiste txiki eta argazkiekin. Papereko edukia ere digitalean aprobetxatu
- Sortutako edukiari zabalkundea eman behar dio sare sozialetan, astero 3-5 post igota
- Gutxienez astean 3 ikus-entzunezko eta egunero irratirako edukiak ekoiztu
- Kolaboratzaile sarea landu eta etengabeko komunikazioa / harremana ziurtatu
Harremana eta epea: bidali zure aurkezpena eta CVa irailaren 8ra bitarte, info@mailope.eus posta elektronikora

