Lekunberriko Udala Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak dituen pertsona baten bila dabil. Ikasketek funtzioekin lotura zuzena izan behar dute. Hauek dira egin beharreko zereginak:
Funtzioak:
- Lorezaintza
- Igeltserotza
- Arotzeria
- Elektrizitatea
- Iturgintza
- Mantentze-lan orokorrak
Baldintzak:
- Gidabaimena izatea
- Funtzioekin lotutako Lanbide Heziketako prestakuntza izatea
Honako hau baloratuko da:
- Bi hizkuntza ofizialen ezagutza
Kontratuaren baldintzak:
- 6 hilabeteko kontratua, urtebetera luzatzeko aukerarekin
- Lanaldi osoa
Interesatuek CVa bidali beharko dute apirilaren 11 baino lehen, bulegoak@lekunberri.eus helbidera.