Lekunberriko Udalak Nasuvinsaren ELENA programarekin bat egin du, etxebizitzen birgaitze energetikoko proiektuak dinamizatzeko.
ELENA egitasmoari esker, udalerriei eta 15.000 biztanleri baino gehiagori aholkularitza eta laguntza emango zaie beren proiektuak eta energia birgaitzeko laguntza publikoak izapidetzen, bai auzo-komunitateei bai familia bakarreko etxebizitzei dagokienez.
ELENA-UDABERRIA programaren helburua 2023ra arte 1.900 etxebizitza ingururen energia-eraginkortasuna hobetzea da (parke pribatuaren %90a), berogailuentzako energia-kontsumoa %70 murriztea eta 40 milioi euroko inbertsio publiko eta pribatu metatua mobilizatzea.