- Hitzarmen zaharra 2019ko ekainean amaitu zen, eta gaur egun arte luzatu da partekatutako udal-zerbitzuetako etenik gabe.
- Aurreko hitzarmenaren kontuen itxiera 2011. urtean sinatu zuten notarioaren aurrean bai Lekunberriko alkateak eta bai Larraungoak, amankomuneko inbertsioak amaitu zirenean.
- Lekunberriko Udalak konpromisoa hartu du zerbitzu publikoetan inolako ondoriorik ez egoteko.
Eguneko Zentroaren, Eskolaren, Kirol Pabiloiaren eta 0-3 Eskolaren partaidetza eta kudeaketa arautzeko hitzarmena 2009an sinatu zuten bi administrazioek, adostasunez. Hitzarmen honetan udal bakoitzaren jabetza arautzen zen lehen aipatutako eraikinetan, eta zerbitzuen gastu arruntak eta etorkizuneko inbertsioak ordaintzeko modua ere adosten zen.
2022ko urtarrilaren 27an, ostegun honetan, Lekunberriko Udalak, aldeko 5 botorekin (Lekunberriko Taldea) eta abstentzioko 3 botorekin (EH Bildu), bi Udalek partekatzen dituzten zerbitzu publikoen parte-hartzearen eta kudeaketaren baldintzak eguneratzeko hitzarmen berriaren proposamena adostu du. Horren helburua Larraungo haraneko bizilagunek udal instalazioak normaltasun osoz erabiltzen jarraitzea da, jabetzaren % 70a Lekunberriko Udalarena baita.
Hitzarmena Larraungo Udaleko gobernu-taldeak sinatu beharko du, baina oraingoz ez dute horretarako interesik agertu, harik eta “Lekunberriko Udalak 126.413,29 euroko” ustezko “zorra ordaindu arte”, Ibarreko Udalak urtarrilaren 26an prentsa-ohar batean adierazi zuenez.