Lekunberriko Udalak Kontuak 120.933,31 €-ko superabitarekin ixten ditu eta zorra jaisten jarraitzen du

  • Aste honetan Kontu Batzordea izan da eta bertan 2021eko kontuak azaldu eta eztabaidatu dira, baita behin-behineko onarpenerako itxi ere.
  • 2021eko kontuen bilakaera positiboa izan da, eta 120.933,31 euroko superabitarekin itxi da ekitaldia.
  • Zorrak jaisten jarraitzen du, urtean 200.000 €-tik gora.

Aste honetan Kontu Batzordea izan da eta bertan 2021eko kontuak azaldu eta eztabaidatu dira, baita behin-behineko onarpenerako itxi ere. Lekunberriko Taldearen aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrako botoekin onartu dira.

2021eko kontuen bilakaera positiboa izan da, eta 120.933,31 euroko superabitarekin itxi da ekitaldia. Gastuak eta diru-sarrerak orekan daude, eta horrek esan nahi du gastua modu egokian egin dela (gastuaren % 90 gauzatuta).

Zorrak urtean 200.000 €-tik gora jaisten jarraitzen du, eta zorpetze-maila % 8,57koa da (muga % 18koa denean).

Gainera, hainbat alderdik izan duten garrantzia azpimarratu behar da, hala nola baliabide propioen kudeaketak, diru-laguntza garrantzitsuak lortzeak, parlamentuko zuzenketak lortzeak (385.000€ 3 urtetan) eta aldeko zorrak kobratzeak (224.000€ baino gehiago 2020 eta 2021ean, 2017tik 2019ra bitartean 65.000€ berreskuratu zirelarik).

Emaitza horiei esker, herriak maniobra eta likidezia marjina handitu dezake, beharrezko proiektu asko gauzatu ahal izateko eta Lekunberriko zerbitzu publikoen kalitatea mantentzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email