Lekunberriko inauteriak 2022

Otsailaren 19an aurtengo Lekunberriko inauteriak ospatuko ditugu. Horretarako, egun osorako programazio zabala prestatu dugu:

11:ooetan Hamaiketakoa: Toki Alai Sagardotegian. Arrautzak, urdaiazpikoa, tomatea, txistorra, postrea, sagardoa eta kafea.

Sarrerak 10€tan Mitxausenean otsailaren 14a baino lehen. (Tiketa Udalak dirulaguntzaz lagunduko du, berez 16€tik 6€ ordainduz). 80 lagunentzako tokia

13:00etan Mozorro Desfilea eta Txarangarekin Erronda: Inauterietako lehiaketa txarangaz alaituta. 200€ko sari bakarra tokiko komertzioetan kontsumitzeko. Euskalduna tabernatik hasita

14:30 Herri Bazkari autogestionatua: Trinketean. Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu eta bakoitzak bere janari eta edaria eraman beharko du.

18:30etan Irurtzungo zanpantzar eta pertsonaiak. Herrian zehar desfilea. Orritz Iskidi taldea.

20:00etan Attezarkoren erretzea eta dantza herrikoiak

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email