Pilareko jaiak ate joak ditugu, eta egun hauetan Lekunberriko etxe guztietara iritsiko da festetako programa. Udaletik festa batzordeak egindako lana baloratu nahi dugu festen antolaketan, eta eskerrak eman nahi dizkie aurtengo festa-batzordean parte hartu duten herriko eragile eta herritar guztiei, beren ekarpenekin programa oparoa atera delako, festa batzordeak dion bezala herritik eta herriarentzat egindako programa.
Aurtengo festen aurrekontua ere handitu egin du udalak %20, eta programan ikusten den moduan musika arloa indartu da emanaldi gehiago jasoz, besteak beste musika talde hauek izango ditugu gurekin: Esne Beltza, Trikidantz, Puro Relajo, DJak,… baita ere festetako azpiegiturak hobetzeko konpromisoa hartu dugu: komun publiko hobeak, txosna handiagoa, karparen birkokapena, koadro elektriko berria ferianteen gunean segurtasuna hobetuz, etab. Honekin batera betiko txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, dantzak edo kirol ekitaldiak mantendu dira, bost egunetan zehar herritarrak festaz disfrutatu dezaten
Bestelako berritasun batzuk ere izango ditugu, adibidez aurten 19:00etan botako dugu txupinazoa edo Pilar egunean, goizeko 12:00etan udaletxe aurrean banderaren dantza eginen da, honekin udal korporazioak agurra eman nahi dio herriari. Honekin batera festak baino lehenago indarkeria matxistaren inguruko formazioak egingo dira, festak gune seguruak izan daitezen.
Udaletik ahalik eta festarik onenak pasa ditzazuela opa dizuegu, dianetatik gaueko dantzaldietara, pertsona guztien aurreikuspenak betetzea espero dugu, eta guk lan egingo dugu horrela izan dadin. Festa Zoriontsuak izan ditzazuela!