Lekunberriko bigarren argazki lehiaketako sariak banatu dira

Azaroaren 22an, igandean, Lekunberriko bigarren argazki lehiaketaren sari banaketa egin da udaletxean. Ekitaldia ateak itxita egin zen, edukiera errespetatuz.

Hauek izan dira sarituak:
Lehen saria: Ane Barbería
Bigarren saria: Leire Aranburu
Hirugarren saria: Joseba Merino

Hiru argazki irabazleak lehiaketara aurkeztutako 66 argazkien artean aukeratu ziren; lehiaketan 13 herritarrek parte hartu dute.

Hiru argazki irabazleak, beste 9 hautatuekin batera, 2021eko udal egutegiaren protagonistak izango dira.

Zorionak eman nahi dizkiegu guztiei beren inplikazioagatik eta aurkeztutako argazkien kalitateagatik. Epaimahaiak bigarren edizio honetan nabarmendu duen kalitatea. Zorionak!!!!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email