Ur horniduraren sistemak digitalizatzeko eta ur-galerak detektatzeko dirulaguntza jaso dugu

Lekunberrik 231.062 euroko laguntzak jaso ditu uraren zikloaren zati bat digitalizatzeko. Dirulaguntza Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuak sustatu du, 1,9 milioi euro banatu ditu guztira Nafarroako 22 toki-entitateren artean. 

Laguntza horiei esker, udalerriek Tele-kudeaketarako eta Tele-irakurketarako teknologiak ezarriko dituzte, banaketa-sareak sektorizatu eta erregistratu gabeko ura errazago detektatuko da, egon daitezken ur galerak murrizteko helburuz. Ur-galeren arazoak landa-eremuei eragiten die bereziki, eta Nafarroako zenbait eremutan galerak handiak izaten dira; Lekunberrin ere, segundo bakoitzeko 5 litro galtzera iritsi izan gara zenbaitetan.  

Hurrengo asteetan hasiko gara egin behar diren lan eta kudeaketa administratiboekin edateko ura banatzen duen sarea sektorizatu eta Tele-irakurketako kontagailuak jarriko dituen proiektua gauzatzeko. Herri jasangarriagoa egiteko bidean, uraren horniduraren digitalizazioa  urrats nabarmena izango da hornidura-sarean dauden ihes edo galerak kontrolatzeko, eta herritarrentzat tresna erabilgarria izango da norberak egiten  duen kontsumoaren datuak hobeto kontrolatzeko.   

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email