Lekunberrik aurten ospatuko du Antzinako Azokaren 30. edizioa, eta urteurren berezi hori ospatzeko, hainbat ekintza berezi antolatuko dira herrian. Horien artean, Lekunberriko historiako hainbat pasarte gogora ekarriko dituen herri antzerki parte-hartzaile bat prestatzen ari dira.
Antolatzaileek herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo dute, eta adin guztietako jendea animatu nahi dute ekimenean parte hartzera: haurrak, gazteak eta helduak. Ez da aurretiko antzerki esperientziarik edo ezagutza berezirik behar; herriaren historia ezagutu, balioan jarri eta elkarrekin giro onean gozatzeko gogoa besterik ez.
Antzerkiaren antolaketa eta ospakizunaren xehetasunak azaltzeko, bilera ireki bat egingo da datorren maiatzaren 13an, asteazkena, 19:30ean, Lekunberriko Udaletxeko Batzar Aretoan. Bertan, proiektuaren planteamendua aurkeztuko da eta parte hartu nahi duten herritar guztiek informazioa jasotzeko aukera izango dute.
30. Antzinako Azoka abuztuaren 1ean eta 2an ospatuko da Lekunberrin, eta urteurren honek herriaren memoria, kultura eta komunitate izaera indartzeko aukera paregabea izango da.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte Lekunberriko iragana ezagutaraztera, historia balorean jartzera eta, batez ere, elkarrekin ongi pasatzera.
