Lekunberrik bilera irekia egingo du uraren digitalizazioaren inguruko informazioa emateko

Lekunberriko Udalak uraren digitalizazioari buruzko bilera irekia antolatu du herritarrei proiektuaren inguruko informazioa emateko eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.

Bileran, Lekunberriko ur-sarearen digitalizazio eta sektorizazio lanen inguruko azalpenak emango dira. Era berean, herritarrek beren ur kontsumoari buruzko informazioa online kontsultatzeko zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute.

Saioa 2026ko irailaren 17an egingo da, 18:30ean, Lekunberriko Udaletxean. Udalak herritarrak bilerara gerturatzera animatu ditu, zerbitzu berriaren inguruko informazioa zuzenean jasotzeko eta galderak egiteko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email