-Hiru minutu baino gutxiagoko bideo labur batekin, herriko eta inguruko erakargarritasun nagusiak nabarmentzen dira.
-Horrela,, Udalak, Aste Santuko eta udako oporretan pertsona guztiei Lekunberri bisitatzeko gonbidapena egiten die.
-Lekunberri kalitatezko turismo-helmuga gisa ageri da.
Lekunberriko Udalak bideo bat prestatu du Aste Santuan eta udan turismoa erakartzeko. Bideo labur honetan herriko lekurik enblematikoenak agertzen dira, hala nola, alde zaharra, bide berdea, begiratokia edo Mendukiloko kobazuloak, asteburu batean herria bisitatzen duen neska baten eskutik (Paula Etxarri).
Horrela, bideoak herriko eta inguruko edertasuna erakutsi nahi du, baita egin daitezkeen jarduera guztien berri eman ere. Modu horretan, Aste Santurako helmuga perfektu gisa ageri da.
Bideo honen bidez, Lekunberriko Udalak leku guztietako bisitariak erakarri nahi ditu, Lekunberriren irudia kalitatezko turismo helmuga gisa sustatuz eta kultur eta aisialdi eskaintza zabalarekin. Gainera, Udalak balioa eman nahi izan dio turismoaren mundu-erakundeak iaz emandako sariari.