Lekunberrik Artzanegi inguruko bidea egokitu eta eraberritu egin ditu oinez eta bizikletaz ibiltzeko

Lekunberriko Udala hainbat proiektu lantzen ari da mugikortasun eta turismo jasangarria sustatuz, aktibitate osasungarriak bultzatuz, eta bizikletaren aldeko apustu handia egin du. Lekunberriko herritarrentzat eta kanpotik etortzen direnentzat azpiegitura erabilgarriak izango dira paseoak egiteko, lehen baino seguruagoak eta atseginagoak.

Gure herria Helmuga Zikloturista izatea nahi dugu, eta horretarako behar diren zerbitzuak eta azpiegiturak prestatzeari ari gara, herria hobetzeko helburuarekin. 

Orain urte bat Bidegorria eta Plazaolako Naturbidea lotu genituen, zubi bat eraikiz Iturriburu kaletik Larraungo udaletxera. Horrekin batean, zikloturistentzako zerbitzugune bat ere sortu da Beigorri parkearen inguruan.

Orain, berriz, beste konexio bat egokitu dugu Bidegorriaren eta Beigorri parkearen artean. Artzanegiko bidexka guztiz konpondu dugu Karabanen aparkalekuraino, eta zubi bat eraiki dugu gune horretatik Sagardotegi aurrera gurutzatzeko eta handik Beigorrira. Horrela egoera kaxkarrean zegoen bidea konpondu dugu eta karabana gunearekin konexioa modu seguruan gauzatzeko zubia eraiki da. Proiektu horrek 275.000 euroko aurrekontua izan du eta Nafar Gobernuaren %90 diru laguntza izango du.

Azpiegitura horiekin guztiekin, eta herri barnean egokitu diren beste pasabide batzuekin, herria inguratzen duen eraztun bat sortu dugu oinez eta bizikletaz ibiltzeko, eta Plazaolako Naturbidearekin modu seguru eta erosoan konektatzeko aukera ematen dute, herriko infraestrukturak hobetuz. Horrekin batera, apiriletik aurrera bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan dago Beigorri Parke inguruan, garbilekuak eta kargalekuak ere bai, eta dutxa eta komun egokituak.

Lekunberriko Udalak osotara 575.000 euroko inbertsioa egin du azpiegitura horiek sortzeko eta hobetzeko, eta 505.000 euroko dirulaguntzak jaso ditu Nafarroako Gobernutik.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email