Lekunberriko Udalak herritarrei zuzendutako informazio bilera bat antolatu du Alde Zaharreko obren amaiera dela eta. Saioa abenduaren 10ean izango da, 18:30ean, Batzar Aretoan. Bileraren helburua udalerriko zonalde honetan egindako lanen amaierari buruzko informazio zuzena ematea da.
Udalak topaketa honetara joateko gonbitea luzatu die herritarrei, obren azken fasearen xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.
