Lekunberrik 2026ko festetako kartel lehiaketa jarri du martxan

Lekunberriko Udalak 2026ko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketak hiru kategoria izango ditu, parte-hartzaileen adinaren arabera: 5 eta 9 urte bitartekoentzat, 10 eta 15 urte bitartekoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat.

5 eta 9 urte bitarteko kategoriako irabazleak margoketa materiala jasoko du sari gisa; 10 eta 15 urte bitartekoak, berriz, eskolako material sorta. 16 urtetik gorakoen kategorian 200 euroko diru-saria emango da.

Kartelak A3 tamainan, formatu fisikoan eta bertikalean aurkeztu beharko dira nahitaez. Teknika librea izango da eta, nahi izanez gero, lanaren bertsio digitala USB batean ere aurkeztu ahal izango da.

Lanek honako testua jaso beharko dute: “LEKUNBERRIKO FESTAK 2026 – Urriaren 8tik 12ra”.

Egilearen datuak —izen-abizenak, adina eta harremanetarako datuak— gutun-azal txiki batean aurkeztuko dira, ezizen batekin sinatuta.

Kartelak Lekunberriko Udaletxean eta Mitxausenean aurkeztu ahal izango dira, abuztuaren 31tik irailaren 11ra.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 621 15 04 55 telefono zenbakira deitu edo kultura@lekunberri.eus helbidera idatzi daiteke.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email