Lekunberriko Udalean ziur gaude hurbileko eta kalitatezko enplegua funtsezkoa dela Lekunberriko eta inguruko biztanleen garapen jasangarria eta ongizatea sustatzeko. Azken urteotan, Lekunberriko ehun ekonomikoa nabarmen aldatu da, lehen sektorean oinarritutako batetik jarduera industrial nagusi batera igaro baita. Gaur egun, eskualdeko langabezia-maila oso baxua da ( % 4,4), Nafarroako batez bestekoa ( % 8,1) baino nabarmen txikiagoa.
Egoera egoki hori indartzeko eta sustatzeko asmoz, eta arlo horretan egiten ari garen ekintzen ildotik (esaterako, industrialdea handitzea, Lekunlanberri enplegu-poltsa sortzea…), Lekunberriko Udalak “Lekunberrion: Lekunberrirako Prestakuntza eta Enplegu Plan Estrategikoa” formatu du. Plan horretan, Lekunberriko eta eskualdeko enpleguaren egoera aztertu dugu, eta zenbait jarduera identifikatu eta proposatu ditugu, hautemandako beharrei erantzuteko eta hautemandako aukerak indartzeko.
Helburua landa-ingurunean aukerak sortzen jarraitzea da, bai Lekunberriko eta eskualdeko bizilagunentzat, bai enpresentzat, dena dela, ongizate-mailak mantendu eta are handitu nahi dira, landa-eremuko biztanleria finkatzeko elementu gisa.
Azaroaren 10ean aurkeztuko zaie plana toki-erakundeei eta udalaz gaindiko erakundeei, enpresa- eta garapen-elkarteei, enpresei, eragile ekonomiko eta sozialei, prestakuntza-zentroei, komunikabideei eta abarri. Herritarrei unean-unean jakinaraziko zaie zer ondorio eta ekintza aterako diren, eta hurrengo egunetan jarriko dira martxan. Lekunberri mugitzen ari da, Lekunberri ON!