Hala ageri dira Lekunberri-ON, Lekunberriko Prestakuntza eta Enplegu Plan Estrategikoa abian jartzeko bileran parte hartu dutenak. Azaroaren 10ean aurkezpen formala egin zitzaien inplikatutako erakundeei eta herritarrei, eta atzo, Lekunberriko Udalak deituta, abian jartzeko lehen bilera egin zen, eta bertan parte hartu nahi zuten pertsonak eta erakundeak gonbidatuta zeuden.
Lehen topaketa honetan, planaren helburuak errepasatu eta identifikatutako jarduerak martxan nola jarri aztertu dugu. Bide luzea egingo dugu, plana gauzatzeak, azken batean, lekunberritarren bizi-kalitatea hobetzeko balioko duelakoan.