-Gerentziak eta Lehendakaritzak baldintzak onartu eta Garapeneko Administrazio Kontseiluak eta Lekunberriko Udalak osoko bilkuran onetsi ondoren sinatu da.
-Akordio honi esker, langileen greba eta, ondorioz, instalazioak ixtea saihestu da.
-Akordioan, besteak beste, 2022. urterako % 6,6ko soldata igoera jasotzen da, atzeraeraginez, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Lekunberri Garapen Elkarteko langileen ordezkariek hitzarmen partikularra hobetzeko akordioa sinatu dute. Akordio honi esker, langileen greba eta, ondorioz, instalazioak ixtea saihestu da.
Gerentziak eta Lehendakaritzak baldintzak onartu eta Garapeneko Administrazio Kontseiluak eta Lekunberriko Udalak osoko bilkuran onetsi ondoren sinatu da. Sinatutako akordioak puntu hauek biltzen ditu:
-Akordio honetan sinatutako baldintzak ez dira inoiz “Nafarroako beste entitate batzuen jabetzako kirol zerbitzu eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuen sektoreko hitzarmen kolektiboa” baino baxuagoak izanen.
-2022. urteko soldata igoera,% 6,6koa, atzeraeraginez, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina. Igoera hori soldata errealetan eta kontzeptu guztietan aplikatuko da. Hitzarmen sektorialarekin probintzia-mailako soldatei buruz akordio handiagoa lortuz gero, taulak automatikoki eguneratuko dira haiek lortu arte.
-Norberaren aferetarako baimena egun bat luzatuko da.
-Oinarrizko osasun laguntzako medikuarengana joateko baimen ordaindua 12 ordukoa izanen da urtean. Mugarik gabeko baimen ordaindua osasun sistema publikoko espezialistentzat.