Lekunberri Bizigarri herri-diagnostikoaren prozesua eta emaitzak ikusgai

Lekunberri Bizigarri Partaidetzazko Herri-Diagnostikoa da. Lekunberriko espazio publikoei buruz taldean hausnartzeko proiektua.

Deskargatu dokumentua hemen klik eginez.

Dokumentu honek Lekunberri Bizigarri proiektua jasotzen du, Lekunberrin (Nafarroa) egindako herri-diagnostikoaren prozesua eta lortutako emaitzak kontatuz. Lekunberriko bizilagunen lankidetzaren bidez, udalerriko hiri-diseinuarekin lotutako beharrak detektatu dira. Diagnostikoaren helburu orokorra jarduera-ildo batzuk zehaztea izan da, espazio publikoak pixkanaka pertsona guztien benetako beharretara egokitu ahal izateko, ikuspegi inklusibo eta anitz batetik.

Esperientzia interesgarria eta inspiratzailea izan da. Pandemiak eragindako zailtasunen ondorioz ezin izan da aurrez aurre egin, baina koiunturara egokitzen jakin dugu, herritarren parte-hartzea ahalbidetuz. Emaitzei dagokienez, Udalak abiatutako hobekuntzen ideia indartzen dute. Hori dela eta, funtsezko euskarria izango da hobekuntza-proiektuei ekiteko edo, gutxienez, ekintza garestienetarako finantzaketa lortuz horiek planifikatu eta lantzeko. Gainera, ibilbide-orri bat izan daiteke, herritarrek Udalaren entzuteko gaitasuna eta herritarren borondatea egi bihurtzeko gaitasuna ebaluatzeko.

Dokumentuaren zenbait ale fisiko eskuragarri egongo dira udaletxean, eta parte hartzaileei eskerrak emateko emango zaizkie. Hala ere, jasangarritasun-arrazoiak tarteko, digitalean deskargatzea hobesten dugu.

Azkenik, parte hartzaileei eta Cannicari eskerrak, eta baita diru-laguntzarengatik Nafarroako Gobernuren Gobernu Irekia Zerbitzuari ere.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email