Datorren IGANDEAN,ABENDUAK 12, LARRAUNGO ITZULIAren bosgarren eta azken etapa izanen dugu. Etapa Gorritin hasi eta Errazkinen amaituko da.
Irteera: 8:30ean. Lekunberriko frontoiko aparkalekuan. Handik, autoz antolatuko gara, irteerara iristeko.
GARRANTZITSUA!!!! Aldez aurretik izena ematea, mezu honi erantzunez edo ohiko telefonoetan, garraioa antolatu ahal izateko (joan-etorria).
Gorritin ibiltzen hasiko gara, herria gurutzatuko dugu, eta, autobia igaro ondoren, Malkorraundiko igoera hasiko da, Santa Barbara ermita dagoen tokira, eta, ondoren, Elostara igoko gara, Araizko haraneruntz ikuspegi zoragarria izanda.
Mendia inguratu eta Gorritira itzuliko gara, Azpirotzerako pista hartzeko. Iritsi baino lehen, eskuinera egingo dugu, Lezaetaraino jaisteko. Herri txiki hori ere gurutzatuko dugu, eta Errazkinera joko dugu, Eraso jaurerriko auzotik pasatuz herrira iritsi arte.
Oraingo honetan, are garrantzitsuagoa da izena ematea, Errazkineko lagunek ongietorria egingo baitigute herriko elkartean, LARRAUNGO ITZULIAREN amaiera ospatzeko.