Larraungo eta Lekunberriko alkateen bilera lurralde kohesiorako kontseilaritzan

Orain egun batzuk , Lurralde Kohesiorako kontseilariari den Oscar Chiviterekin eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendari Nagusia den Pedro Andras Lopez Verarekin bildu ziren Larraungo eta Lekunberriko alkateak. Hainbat gai landu zituzten bileran; besteak beste, San Migelerako bidegurutzean biribilgunea egiteko beharraz hitz egin zuten, landa eremuko etxebizitzen egoeraz eta Lekunberri eta Mugiroko benta zaharra zeharkatzen duen NA-1300 errepideaz . Gai horiei konponbidea emateko Nafarroako Gobernuak dituen finantzaketa ildoez ere aritu ziren.

Bilera positiboki baloratzen dute bi udalek eta ezinbestekoa ikusten dute administrazioen arteko elkarlana arazoei konponbidea bilatzeko; horregatik, aurrera begira elkarlan horretan sakontzea izango dute helburu Larraungo eta Lekunberriko udalek.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email