Larraungo Eguna 2025 ospatuko da ekainaren 14an Lekunberrin

Larraungo Eguna 2025 ospatuko da datorren larunbatean, ekainaren 14an, Lekunberrin. Egun osoko egitaraua prestatu da, goizeko 09:00etatik gauerdira arte luzatuko dena, eta jarduera ugari eskainiko dira herritarrentzat eta bisitarientzat: mendi ibilaldia, pilota partidak, dantza emanaldiak, musika, herri bazkaria, jolasak, bingo musikatua eta kontzertuak.

Herri bazkaria ere izango da, eta bazkalostean bertso saioa Alaia Martin eta Julio Sotorekin. Horretarako txartelak erosi beharko dira, ekainaren 11ra arte egongo dira salgai AEK eta Mitxausenean.

Antolakuntzak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera eta ospakizunez betetako egun hau elkarrekin bizitzera. Euria bada, zenbait ekitaldi barruko espazioetan egingo dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email