Larraungo AEK-k 2026-2027 ikasturterako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik du. Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskainiko ditu, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan, baita azterketak prestatzeko ikastaroak ere.
Eskolak goizez eta arratsaldez izango dira, eta aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, online eskaintza, barnetegiak eta mintzapraktika egiteko aukerak ere eskaintzen dira.
Izena emateko azken eguna irailaren 25a izango da. Interesa duten pertsonek informazio gehiago jaso edo matrikula egin dezakete 948 60 47 04 edo 607 622 102 telefonoetan, larraun@aek.eus helbidean edo Artzanegi 6, Lekunberri egoitzan.
Ikastaroetarako dirulaguntzak ere badaude, Nafarroako Gobernuaren —Euskarabidearen— eta Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen bidez. Informazio gehiago AEKren euskaltegietan eskatu daiteke.
