Larraun ibaia zaintzeko doako jarduera egingo da abuztuaren 15ean

Larraun ibaia zaindu dezagun ekimena egingo da abuztuaren 15ean, Plazaola-Mendialdea ezagutzeko eta ingurumenarekiko zaintza sustatzeko helburuarekin.

Jardueran, Iribas-Alli inguruko ibai ekosistema ezagutzeko interpretazio ibilbidea egingo da oinez. Horrez gain, zabor bilketa auzolanean egingo da, bai kanoekin bai oinez.

Ekimena 10:00etan hasiko da, Beigorriko aparkalekuan, eta 3 orduko iraupena izango du. Jarduera doakoa da, adin guztietarako irekia, baina plaza kopurua mugatua izango da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute karteleko QR kodearen bidez. Informazio gehiago: 948 50 72 04.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email