Larraun eta Lekunberritik elkartasuna Gazako herriarekin

Larraungo eta Lekunberriko udalak Salam Gaza Nafarroa elkartearekin gara. Elkarte hau Nafarroan dirua biltzen ari da Gazara bidaltzeko eta hango familie jatekoa eta edatekoa emateko. Bideo honetan ikus dezakezue zer-nolako lana egiten ari diren: Janari banaketa abuztuaren 18an

Bi udalek diru ekarpen bat egingo dugu Gazako familiek zer jan eta edan eduki dezaten, eta herritarrei ere dei egiten dizuegu zuen ekarpena egitera kontu korronte honetan (Laboral Kutxa): ES46 3035 0119 2711 9001 7515.

Abenduaren 11n, ostegunarekin, hitzaldi bat eskainiko dute Salam Gaza Nafarroa elkarteko lagunek Gabari Gune Irekian, 18:30ean, Ola Arafat Salam Gaza elkarteko lehendakariarekin batera.

Lekunberriko bizilagun orori dei egiten diogu Palestinaren aldeko ekimen honetara batzera, eta argi adieraztera genozidioaren gainetik, gure elkartasunak jarraitu egingo duela!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email