Larraun eta Lekunberriko Udalek ongietorri saio bat antolatu dute auzokide berrientzat

Larraungo eta Lekunberriko Udalek bailarako bizitzan hasi berri diren pertsonei zuzendutako ongietorri saio bat antolatu dute, otsailaren 26an, asteazkena, 17:30ean Gabari Gune Irekian (Larraungo Udaletxea).

Topaketa honen helburua harrera eta elkar ezagutzea erraztea da, oinarrizko informazioa eskainiz udal baliabide eta zerbitzuei buruz, aisialdirako eskaintzari buruz eta euskarak bi udalerrietako eguneroko bizitzan duen garrantziari buruz. Saioak elkar ezagutzeko, partekatzeko eta herriko egunerokotasunean integrazio errazagoa bultzatzeko gunea ere izan nahi du.

Udaletatik azpimarratu nahi da auzokide berri bakoitzak Larraun eta Lekunberri pluralagoak egiten laguntzen duela, bailarako nortasuna aberastuz: norberarena erakutsiz nahiz datozenengandik ikasiz eraikitzen den nortasuna. Horregatik, gonbidapena adin guztietako pertsonei irekita dago: haurrak, gazteak, helduak eta familiak.

Parte hartu nahi dutenek erroldatuta dauden udalarekin harremanetan jarri beharko dute telefono hauen bidez:

  • Larraungo Udala: 948 50 42 07
  • Lekunberriko Udala: 948 50 42 11

Bi udalek harrera-saio honetan parte hartzeko deia egin dute, elkarrekin komunitatea eraikitzen jarraitzeko. Zuen zain gaude!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email